Deitu iezaguzu

900 825 205

Zein da nire lokalarentzat gomendatutako potentzia elektrikoa?

24 orduetan prezio bereko Argi Tarifa Egonkorra dugu zure eskura, 15 kW-ko potentziara iristen dena. Tarifa honekin ez duzu ordutegi-tarteez kezkatu beharko, eta egun osoan prezio bakarra ordainduko duzu.

Autonomoa bazara eta etxetik lan egiten baduzu edo bulego txiki bat baduzu, normalena 10 kW-ra arteko potentziarekin nahikoa izatea da. Ideia bat egiteko, ordenagailu batek 200 eta 250 W arteko potentzia behar du gutxi gorabehera.

Enpresa bat edo lokal txiki bat baduzu, baliteke 15 kW-ra gehiago hurbildu behar izatea. Kontuan izan duzun negozio mota kontrataziorako beharrezko potentziaren estimazio hori egiteko (adibidez, sukalde handia duen jatetxe batek potentzia-eskari handia izan dezake). Berrikusi eta kalkulatu ondo zure beharrezko potentzia.

Orange Energía(e)ra aldatzea minutu gutxitan egiten da eta webgunearen bidez, telefonoz 900825205 zenbakira deituta edo zure konfiantzazko Orange dendara bertaratuta egin daiteke.

Edozein gairen inguruan zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke 900825205 zenbakiaren bidez bezeroa ez bazara.

Bezeroa bazara, 900 622 692 zenbakira dei dezakezu, zure bezero-eremura edo APPra sartu eta behar dituzun kontsulta guztiak egin ditzakezu. Guk lagunduko dizugu zure negozioaren beharretara hobekien egokitzen den tarifa aukeratzen.