Nola funtzionatzen du gure faktura-konparatzaileak?
Igo zure egungo konpainiaren argi eta/edo gas faktura. Ziurtatu 10 MB baino gehiago ez duela eta PDF formatuan dagoela.
Ikusi, puntuz puntu, zenbat aurreztuko duzun gurekin. Zure datuak aztertuko ditugu, eta zure kontsumo-ohituretara egokitutako tarifa eskainiko dizugu.
Kontratatu online modu errazean 2 minututan soilik. Gainera, aprobetxatu hileko deskontuak telefonian.
Zure lasaitasunerako eta ingurumenerako
Deskontu esklusiboak
%100eko argi berdea
Iraupen-konpromisorik gabe
Ohiko galderak
Zein da faktura-fitxategiaren onartutako formatua eta gehieneko pisua?
Onartutako formatua PDF da, eta ezin ditu 10 MB-ko tamaina eta pisua gainditu. Gainera, ahalik eta kalitate onena izan behar du fakturaren xehetasunak identifikatu eta aztertu ahal izateko, zure beharretara egokitutako proposamena eskaintzeko.
Edozein argi-faktura igo al daiteke?
Bai. Edozein merkaturatzaileren edozein argi-faktura igo daiteke.
Zer baldintza gehigarri bete behar ditu fitxategiak?
Nahikoa kalitate izan behar du funtsezko xehetasunak, hala nola kontsumoa eta energiaren prezioa, gure sistemek ikus eta identifika ditzaten. Nahikoa da irudia enkoadratuta egotea eta zenbakiak eta letrak irakurri ahal izatea.
Fitxategia igotzeak ezertara konprometitzen al nau?
Ez. Zure fakturan agertzen diren datuak erabiltzen ditugu zure beharretara egokitutako proposamen pertsonalizatu bat kalkulatzeko eta garatzeko. Gero, zuk erabakitzen duzu gurekin kontratatu edo ez, baina gogorarazten dizugu, eginez gero, zure tarifa pertsonalizatuak ez lukeela iraupen-konpromisorik izango.
Zer egiten duzue gero emandako datuekin?
Zurekin hainbat bitartekoren bidez (elektronikoak edo ez-elektronikoak) harremanetan jartzeko helburuarekin tratatzen ditugu, eta horrela zure beharretara hobekien egokitzen diren energia-proposamenak eskaintzeko.
Ez dit fitxategia igotzen uzten, nola jar naiteke harremanetan?
Ez kezkatu! Zerbait huts egin badu zure fitxategia kargatzean, jar zaitez gurekin harremanetan doan telefono honen bidez: 900 825 205 eta zure beharretara egokitutako proposamena diseinatuko dizugu. Nahiago duzu guk deitzea? Utz iezaguzu zure datuak eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.
Nola kalkulatzen da nire aurrezpena?
Zure faktura igo ondoren erakusten den aurrezpena datozen sei hilabeteetarako energiaren prezioari eta kontsultaren unean indarrean dauden deskontuei dagokie. Deskontu horiek zure argi-tarifan aplikatzen dira eta, bezeroa izanez gero, zure telefonia-tarifan argia kontratatzeagatik. Eskaintza hau kontsultaren unean bakarrik dago indarrean. Ondoren, doikuntzak jasan ditzake.
Zertarako balio du argi-tarifen konparatzaile honek?
Orange Energía(e)n argi-tarifen konparatzaileak zure etxerako edo enpresarako eskaintza elektriko merkeena eta egokiena zein den azkar identifikatzen uzten dizu, gaur egun zure konpainia elektrikoan duzun tarifaren kostua Orange Energía(e)n Argiaren Tarifa Egonkorrarekin izango zenukeen kostuarekin alderatuz. Onlineko doako tresna bat da, zure aurrezpena identifikatzen laguntzen dizuna eta ezertara konprometitzen ez zaituena.
Nola interpretatzen ditut konparatzaileak eskaintzen dizkidan emaitzak?
Erraza da. Zure faktura igo eta sistemak zure kontsumoa aztertu ondoren, zure aurrezpenaren laburpena ikusiko duzu honela banatuta:
Alde batetik, Orange Energía(e)n Argiaren Tarifa Egonkorra kontratatuta bazenu izango zenukeen aurrezpen orokorra ikusiko duzu. Aurrezpen hori kontratatutako potentziaren eta kontsumoaren araberakoa izango da, eta argiaren fakturaren eta telefoniaren fakturaren arteko aurrezpen bateratua izango du, Orange bezeroa izanez gero. Bestetik, zure aurrezpenaren xehetasuna ikusiko duzu elektrizitatearen fakturako aurrezpenean —kontsumoko aurrezpenean eta ongietorri-deskontuan bereizita— eta telefoniako fakturako aurrezpenean banatuta, argia kontratatzeagatiko hileko deskontuekin.