Deitu iezaguzu

900 825 205

Ohiko galderak

Zer da Orange Energía?

Orange Energía Espainiako etxeetarako % 100 elektrizitate berdea eta gasa eskaintzen dituen Orangeren zerbitzua da. Gure tarifa guztiak iraupen-konpromisorik gabekoak dira. Gainera, basoberritze-proiektuak egiten ditugu, gure bezeroen gas-kontsumoak sortutako karbono-aztarna konpentsatzeko. Horrez gain, teknologia onena duen App bat dugu, zure kontsumo-ohiturak hobeto ezagutzen eta eraginkorragoa izaten lagunduko dizuna.Gure App-ari buruz gehiago jakin nahi duzu?

Orange(e)koa izan behar al dut Orange Energía kontratatzeko?

Ez. Edozein erabiltzailek eman dezake argiaren eta/edo gasaren alta Orange Energía(e)kin, baina Orange bezeroa izanda abantaila eta deskontu ugari izango dituzu eskura.

Argirik gabe gera al naiteke aldaketan zehar uneren batean?

Ez. Instalazioa aldatzea eta etxebizitzan ezer ukitzea beharrezkoa ez denez, ez luke etenik egon behar. Aldaketa automatikoki egiten da banatzailean. Potentzia-aldaketa bat egiten baduzu, baliteke argia 5 minutuz moztea doikuntza egiteko (baina hori potentzia aldatzeagatik gertatzen da, ez konpainiaz aldatzeagatik).

Zenbat denbora behar da horniduraren alta emateko?

Konpainia elektrikoz aldatzea prozesu erraza eta azkarra izan ohi da. Normalean egun gutxitan osatzen da kontratua sinatzen denetik (zure banatzailearen araberakoa da zuzenean). Oso gutxitan bakarrik luza daiteke pare bat astez.

Laguntza-kategoriak