IAren erabileraren gardentasuna
Webgune honetan adimen artifizialaren laguntzaz sortu, hobetu edo aldatu diren irudiak, ikonoak edo bestelako edukiak aurki ditzakezu. Ilustratzeko, informatzeko edo diseinuari forma emateko erabiltzen dira, eta guztiak argitaratu aurretik gure barneko berrikuspen-prozesuetatik pasatzen dira, giza gainbegiratze-, gardentasun- eta konfiantza-irizpideen pean.
IAren beste erabilera bat eskaintzen dizuguna hobetzea da: bezero gisa duzun esperientzia erosoagoa izatea eta arreta hobea eman ahal izatea. Zurekin harremanetan jartzeko pentsatutako adimen artifizialeko soluzio batekin topo egiten duzunean, berehala ezagutuko duzu, elkarrizketaren hasieran eta/edo IA bereizgarri batekin adieraziko baitugu.
Zure etxeak, zure kontsumoak eta zure fakturak konfiantza izan dezakezun teknologia bat merezi dute. Hortik dator pertsonengan zentratutako adimen artifizial fidagarri eta segurua erabiltzeko gure konpromisoa, giza gainbegiratzerik inoiz alde batera uzten ez duena.