Zer da Orange Energía?
Orange Energía Espainiako etxeetarako elektrizitatea eta gasa eskaintzen dituen Orange(e)n zerbitzua da, zerbitzu erraza eskainiz, iraupen-konpromisorik eta alferrikako zerbitzurik gabe. Gainera, ingurumenarekin konprometituta gaude; horregatik, energia merkea, % 100 berdea eta Jatorri Berme berriztagarrien ziurtagiriekin eskaintzen dugu. Gainera, basoberritze-proiektuak egiten ditugu, gure bezeroen gas-kontsumoak sortutako karbono-aztarna konpentsatzeko.
Zergatik aukeratu Orange Energía?
Bere deskontuengatik eta prezio lehiakorrarengatik: Orange bezeroa bazara eta argia eta gasa kontratatzen badituzu, hilean 9 €-ko deskontua (BEZ barne) izango duzu telefonian, eta zure fakturan hilero aurrezteko aukera emango dizun energia-prezio egonkor lehiakorraz gozatuko duzu.
Bezeroarentzako arretarengatik: Gure bezeroarentzako arreta-taldea beti dago prest edozein zalantza edo gorabeheraren aurrean laguntzeko. Aplikazio bat ere badugu, non gure bezeroek behar dituzten izapideak edozein unetan eta edozein lekutatik egin ditzaketen.
Bere kontzientzia sozial eta ekologikoarengatik: % 100 argi berriztagarria eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu, etorkizun iraunkorrago eta berdeago baten alde egiteko. Gainera, gas-kontsumoak sortutako karbono-aztarna konpentsatzen dugu, behar duten basoak birpopulatuz.
Zure etxe edo negoziorako energia-aukera iraunkor eta merke baten bila bazabiltza, Orange Energía zuretzat da. Kontratatu orain eta hasi aurrezten.
Nolakoak dira gure tarifak?
Orange Energía(e)n konplikaziorik gabeko argi-tarifa eskaintzen dizugu, 24 orduetan prezio egonkorrean, kontratatu ondorengo lehen 6 hilabeteetan aldaketarik gabe eta inolako iraupen-konpromisorik gabe. Tarifa honekin ordutegi-tarteez eta etengabeko prezio-igoerez ahazten zara.
Tarifa honen beste ezaugarri bat da, lehen 6 hilabeteetan, bezeroak prezio egonkorra ordaintzen duela energiagatik. Epe hori igaro ondoren, prezio hori merkatuaren arabera egunera daiteke. Gainera, eskuratzen duzun energia guztiak jatorri naturala du eta berriztagarria da, eta zure fakturan askoz gehiago aurreztu dezakezu Orange(e)koa bazara. Telefonia-bezeroa bazara eta argia kontratatzen baduzu, hilean 6 € aurrezten dituzu (BEZ barne) zure fakturan. Hilean 3 €-ko deskontu gehigarria (BEZ barne) gasa kontratatzen baduzu.
Prezio lehiakorreko gas-tarifa ere badugu, zure energia-fakturan ez ezik, telefonia-fakturan ere aurrezten lagunduko dizuna dagoeneko Orange bezeroa bazara. Tarifa honekin eguneko 24 orduetan termino aldakor bakarrarekin ere gozatuko duzu, prezio bera aldaketarik gabe 6 hilabetez, eta iraupen-konpromisorik gabe. Gainera, Orange Energía(e)kin gasa kontratatzen baduzu, zure karbono-aztarna konpentsatzen lagunduko duzu gure basoak birpopulatuz. Ezagutu karbono-aztarna konpentsatzeko proiektua.
Autonomoa bazara edo negozio bat baduzu, aurrezpen handiagoa lor dezakezu eta eraginkortasuna hobetu Orange Energía(e)n negozioetarako tarifarekin. Aukera honek 24 orduko prezio egonkorraz gozatzeko aukera ematen dizu, oso merkea eta iraupen-konpromisorik gabea. Horrela, zure kontsumoaren kontrol osoa izan dezakezu eta gastuak modu antolatuagoan planifikatu. Gainera, behar duzun potentzia aukeratzeko aukera ematen dizugu, zure negozioaren beharretara eta tamainara hobekien egokitzen dena hauta dezazun.
Tarifa horietako edozein kontratatzea eta alta ematea azkarra eta erraza da, konpainiaz aldatu behar baduzu ere. Online egin dezakezu, zure Orange denda hurbilenera joanda edo 900825205 zenbakira deituta.