Zer da CUPS eta non aurki dezaket fakturan?
CUPS (Hornidura Puntuaren Kode Bakarra) zure hornidura-puntua identifikatzeko erabiltzen duguna da. Zure elektrizitate-kontagailuaren NANa bezalakoa da. Kontagailu bakoitzarentzat kode desberdina da; beraz, kode horrekin aldaketa modu egokian eta ahalik eta azkarren egiten dela ziurtatzen dugu.
Ez dakizu non dagoen? Zure egungo konpainiaren faktura bat hartu eta kontratuaren datuen atalean bilatu besterik ez duzu egin behar. Ikusiko duzu 20 eta 22 karaktere arteko kodea dela, letrekin eta zenbakiekin.
Hala ere, batzuetan zaila izaten da argi-faktura bat behar bezala irakurtzea edo interpretatzea. Horregatik Orange Energía(e)n erraztasun guztiak ematen ditugu eta behar duzuna kontsultatzeko hainbat bide eskaintzen ditugu. 900 622 692 zenbakira dei dezakezu dagoeneko Bezeroa bazara gure operadoreekin hitz egiteko, edo info@orangeenergia.es helbidera idatzi. Orange Energía(e)ko APPa ere eskura duzu eta behar duzun guztian lagunduko dizugu. Gainera, gure sare sozialak ditugu, non pozik lagunduko dizugun zure kontsultarekin, eta gure telefonoa 900825205 non Orange Energía(e)ra 2 minututan alda zaitezkeen. Deitzeko ere eska diezagukezu, zuzenean gure webgunean eskatuta, eta bertan doan eta konpromisorik gabe aholkatuko zaitugu.