Nola ulertu argi- eta gas-faktura?
Faktura guztietan jarraian argitzen dizkizugun hainbat kontzeptu agertzen dira.
Argi-fakturetan:
- Lehenengoa kontratatutako potentzia da, bi preziorekin adierazita, bi potentzia-tarte baititu.
- Ondoren, energia-kontsumoa erakusten da, hilabete batean kontsumitzen diren kWh-ei dagokiena.
Argi Tarifa Egonkorrarekin hiru tarteen kontsumoa erakutsiko da, baina prezioa beti bera izango da.
Agertzen diren beste kontzeptu batzuk dira zerga elektrikoa, gaur egun % 3,8 aplikatzen duena (normalean % 5,11 da) potentzian eta kontsumoan. Kontagailuaren alokairua, banatzailearen jabetzakoa dena eta bere prezioa Gobernuak arautzen duena eta duzun modeloaren araberakoa dena. Eta, azkenik, eremuaren eta erabiltzailearen egoeraren arabera aplikatzen den zerga agertzen da.
Gas-fakturetan:
- Aurkituko duzun lehenengoa termino finkoa izango da, hau da, gas-hornidura izateagatik hilero ordainduko duzun kostua eta zure kontsumoaren araberakoa ez dena.
- Ikusiko duzun bigarren kontzeptua termino aldakorra izango da, hilabete batean kontsumitu dituzun kWh-ei dagokiena.
Zure fakturan, gainera, beste kontzeptu batzuk agertzen dira, hala nola hidrokarburoen zerga, kontagailuaren alokairua (banatzailearen jabetzakoa), eta banatzailearen IRC Kanona, hau da, zure banatzaileak bizilagun-komunitate bateko jabe guztiei gas-instalazioaren mantentze-lanengatik egozten dien zenbatekoa.
Batzuetan faktura elektriko baten alderdi guztiak irakurtzea eta ulertzea zaila izan daiteke, baina Orange Energía(e)n beharrezkoa den aholkularitza guztia eskaintzen dugu. Horretarako gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu egin behar. Gainera, harremanetan jartzeko hainbat bide eskaintzen ditugu, bai bezeroentzat bai bezero ez direnentzat.
Bezeroek aplikazioaren bidez azkar eta zuzenean harremanetan jartzeko aukera dute, bezero-eremuan sartuta. Gainera, aplikazio honetan kontua, kontsumoa eta interesgarriak izan daitezkeen beste hainbat alderdi kontrolatzeko aukera desberdinak agertzen dira. Bezeroentzako beste aukera bat 900 622 692 zenbakira deitzea edo info@orangeenergia.es helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea da.
Bestalde, oraindik bezero ez direnak Orange Energía(r)ekin harremanetan jar daitezke doan 900825205 zenbakira deituta.