Nola funtzionatzen du argi-kontagailuaren irakurketak?
Kontagailuen irakurketa banatzaileak egiten du beti; beraz, berdin-berdina izango da Orange Energía(e)ra aldatzen zarenean. Kontagailu analogikoetan irakurketa 2 hilabetez behin egiten da. Baina digitala bada (kontagailu gehienak bezala) eta telekudeaketa-sisteman integratuta ez badago, hilero egingo du. Gainera, kontagailu digital bat konektatuta dagoenean, orduro egingo du irakurketa bat.
Gaur egun kontsumitzaile gehienok kontagailu digitala dugu, baina kontagailu analogikoak herrialdearen zati batean erabiltzen dira oraindik. Kontagailu mota horiek gaur egun oinarrizkotzat joko litzatekeen modu batean neurtzen dute kontsumoa. Gailu horiek zenbakiak grabatuta dituzten disko metaliko batzuk dituzte. Disko horiek biraka aritzen dira kontsumoa gertatu ahala, eta grabatuta daramaten zenbakiek kontsumitu diren kilowatt orduen kopurua markatzen dute.
Kontagailu analogiko batean irakurketa bat egiteko eta aldi jakin batean izan den kontsumoa aurkitzeko, une horretan diskoek markatzen duten kopurutik azken irakurketan markatu zuten kopurua kendu behar da. Normalean, banatzaileetako teknikariak arduratzen dira kontagailu analogikoen irakurketak egiteaz.
Kontagailu digitaletan funtzionamendua guztiz desberdina da. Kasu honetan, urruneko irakurketa egitea ahalbidetzen duen telekudeaketa-sistema bat duten gailuak dira. Sistema hori aplikatzean, banatzaileek beraiek denbora errealean egin ditzakete irakurketak eta teknikari bat egiaztapenak egitera joan beharrik gabe.
Aurrerapen teknikoek banatzaileek kontagailu elektriko digitalen alde egitea eragin dute. Arrazoia da erabiltzailearen gaineko kontrol handiagoa izan dezaketela. Gainera, kontagailu mota horiek oso zailak dira manipulatzeko, eta, beraz, iruzurra gertatzeko aukerak askoz txikiagoak dira.