Nola aldatu argi-kontratu baten titularra?
Titular-aldaketa edozein unetan egin dezakezu gurekin harremanetan jarrita 900 622 692 telefonoan. Orange Energía kontratatzen duzun aldi berean ere egin dezakezu, titular berriaren datuak emanez. Horretarako, 900825205 zenbakira deitu besterik ez duzu egin behar eta guk azalduko dizugu nola jokatu.
Orange Energía(r)ekin harremanetan jartzea beti da erraza. Harremanetan jartzeko hainbat bide eskaintzen ditugu, erantzun-denborak nahiko laburrak dira, eta zuretzako inolako kosturik gabe.
Orange Energía(e)ko bezeroek oso modu zuzenean jar daitezke harremanetan gure aplikazioaren bidez. Bezeroaren eremuan sartuta era guztietako funtzionalitateetarako sarbide zuzena dute. Gainera, horiek guztiak kontsumoa eta kontuaren hainbat alderdi kontrolatzeko daude pentsatuta. Beste erraztasun bat da aplikazio hau Google Play-tik eta Apple Store-tik deskarga daitekeela.
Gurekin zuzenean ere hitz egin dezakezu, telefonoz harremanetan jarrita 900 622 692 zenbakian bezeroa bazara dagoeneko, edo 900825205 zenbakian ez bazara. Beste aukera bat webgunean agertzen den “deituko dizugu” aukeran sakatzea da. Botoi horretan sakatuta informazio-dei bat jasoko duzu doan minutu gutxitan.
Posta elektronikoa ere komunikazio-bide azkarra da dagoeneko bezeroa bazara. Idatzi info@orangeenergia.es helbidera eta lagunduko dizugu duzun edozein beharretan.