Jarrai al dezake nire aurreko konpainiak kobratzen?
Argi-fakturak kontsumoa egin ondoren ordaintzen direnez, Orange Energía(e)ra pasatzen zaren unean zure egungo konpainiak abian den aldiko kontsumoa jasotzen duen faktura jaulkiko du. Faktura hori jaso eta ordaindu ondoren, zure aurreko konpainiak ez lizuke beste fakturarik bidali behar. Beste aukera bat da oraindik haiekin ordaintzeke dagoen zor bat izatea eta ez-ordaintze eta zorren ohiko prozedurekin jarraitzera behartuta egotea.
Garrantzitsua da kontuan hartzea konpainia elektrikoz aldatzeko prozesua Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) araudiak arautzen duela eta, beraz, enpresak behartuta daudela araudiak ezarritako epeak eta prozedurak betetzera.