Igo al daitezke nire argi-tarifaren prezioak?
Elektrizitateak prezio ofizial orokor bat du, orduro aldatzen dena, une horretako merkatuaren eskaintzaren eta eskariaren arabera. Kontsumo handia dagoenean (biztanleriaren aldetik oro har), merkatuak energia-iturri garestiagoetara jo behar du hura estaltzeko eta horrela biztanleria hornidurarik gabe ez uzteko. Ustekabeko gertaera meteorologiko handiak daudenean (bero-bolada edo elurte handi bat, adibidez), gauza bera gertatzen da.
Zergatik alda daitezke gure prezioak 6 hilabetez behin? Bada, 6 hilabetez 24 orduetan prezio egonkor bera bermatzen badugu ere, 6 hilabeteko aldi bakoitzean prezioen berrikuspena egiten dugu eta merkatuaren egoeraren arabera doitzen ditugu, baina besterik ez. Ez duzu bat-bateko igoerarik aurkituko gure prezioetan sei hilabete horietan (Estatuak araututako kostuak izan ezik). Denbora horretan, kontsumoa gertatzen den eguna edo ordua edozein dela ere, energiaren kostuak ez du aldaketarik izango.
Nolanahi ere, sei hilabete barru berritze-prezioa zure aukeretara egokitzen ez dela erabakitzen baduzu, edozein unetan eman dezakezu baja, gure tarifek ez baitute iraupen-konpromisorik.
Orange Energía(e)n zure aurrezpenarekin konprometituta gaude; beraz, beti erraztuko dizugu fakturan deskontuak izateko aukera hainbat modutan. Horietako bat Orange bezeroa izatea da, hilean 9 €-ko deskontuaz (BEZ barne) baliatuz fakturan gurekin argia eta gasa kontratatzean. Horrez gain, lagun bat ekartzen baduzu, biek 20 €-ko deskontua jasoko duzue fakturan (BEZ barne, 5 € fakturan 4 hilabetez bakoitzak).
2 minutu baino ez dizkizu hartuko online kontratatzeak eta aurrezten hasteak. Nahiago baduzu, 900825205 zenbakira dei diezagukezu eta guk doan eta konpromisorik gabe aholkatuko zaitugu.